XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, Errege beltza xake mate egoeran aurkitzen da; zeren ezin bait dezake Dama harrapatu, bere Erregeak babestua dago eta.

Egoera honetan partida automatikoki bukatzen da eta zuriak, xake mate ematean, garaile ateratzen dira.

PIEZEN BALIOA.

Dudarik ez dago pieza bakoitzak balio dezberdina duela.

Peoia hartuko dugu oinarritzat pieza guztien balioa azaltzeko: IRUDIAK / BALIOA / KALITATEA / Peoia / Zalduna / Alfila / Gaztelua / Dama / Pieza ttipi edo arinak / Pieza astunak.

Baliokidetasunak: Alfila = Zalduna = hiru peoi.

Dama = bi Gaztelu = hiru pieza arin.

Gazteluak, pieza arinak (Alfila, Zalduna) baino balio handiagoa du.

Bien artean dagoen aldeari kalitatea deitzen zaio.

Baita ere, partidaren posizioari begiratuz, piezek badute halakoxe balio erlatibo bat.

Agian, Alfila izan daiteke Zalduna baino baliotsuagoa, eta alderantziz ere gerta daiteke, zein posiziotan dauden kontu.

JOKALDIEN OHARPENAK.

Oso garrantsitzuak dira jokaldien oharpenak.

Garai guztietako partida onenak birtsortuz ikasketa erraztu egiten dutelako, alde batetik, eta, xake-lehiaketak eskatzen duten bezala, oharpenak ezagutzea behar beharrezkoa delako, bestetik, zeren jokaldien osagarri bait dira beti ere oharpen horiek.

Alde batetik, garai guztietako partida onenak birtsortuz ikasketa erraztu egingo bait digute.

Eta bestetik, oharpenak ezagutzea behar beharrezkoa delako xake-lehiaketek hori eskatzen dute, jokaldien osagarri baitira oharpenak.

Sistema asko dago oharpenak hartzeko, bainan hemen bi garrantzitsuenak aztertuko ditugu:.